XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 27ko 1.154/1989 FORU DEKRETUA, zeinen bidez, zeinetan Birregokitze Bateratua Eremua (ARI) espedienteak hasi diren eta beraien emanketarako jartzen diren oinarrien arabera dirulaguntzak eskatzen dituzten, 5.000 biztanletik beherako populamendudun Arabako Lurralde Historikoko Udal haiei edo udalerrietako Gune Historikoen Kudeaketarako Sozietate Anonimoei laguntza izendatzeko deia onartzen den.

1988ko abenduaren 27ko datarekin, 1989. urterako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruz 55/1988 zk.ko Foru Araua Biltzar Nagusiek onartu zuten, zeinetan 731 zenbakiarekin izendatutako Partida bat aurkitzen den, elkarte hornidura edo esparru publikoetarako zuzendutako Ondare Publiko urbanizatu eta eraikiaren berregokitzerako dirulaguntzei zuzendua, 53.360.000 pezetatako zenbatekoan.

Apirilaren 9ko 1.346/1976 Erret Dekretuak onartutako Testu Bateratua, Zoluaren eta Hiri Antolakuntzaren Jaurpide Legearen 193ari buruz 191.1 Artikuluan jarritakoarekin bat, hirigintz kudeaketaren helburuetako bat hirigintz ekintza dirubidez laguntzea da.

Helburu zehatzagoa berriz, zoluaren edo eraikinen erosketarako edo esparru publiko edo elkarteko hornidura bezala erabiltzeko daudenen berregokitzetarako dirulaguntzak emanaz Arabako herrien eta hirien Alde Zaharren birregokitze bateratu bat gauzatzea da, Ondare Urbanizatu eta Eraikiaren Birregokitzeari buruz Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 5eko, 278/83 Dekretuan jarritako erizpideen barne.

Era berean beharrezkoa da gai honetan beste Erakundeen ekintzak kontutan izatea dagozkien erakarketa ekonomikoak lortu nahi diren helburuei egokitutako arrazoitasun eta berdintasun erizpideetan egin daitezen.

Horren indarrez, Hirigintza eta Arkitektura Saileko Foru Diputatuaren proposamenez eta gaurko egunez Diputatuen Kontseiluak egin duen Bilkuran gaia aztertu ondoren, ERABAKITZEN DUT: